Kargatzen...
Itxi

Asteburu honetan

Hondarribia oso indartsu iritsiko da Zarautzera

M. D. | eitb.eus

San Miguel Ligako traineruak Zarauzko Ikurrinan neurtuko dira asteburuan, denboraldiaren erdian. Ama Guadalupekoaren nagusitasuna erabatekoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteburu honetan izango da Zarauzko Ikurrina, San Miguel Ligako lehenengo postuan Hondarribia dagoela. Mikel Orbañanosek entrenatutakoek beste bandera bat ekarri dute Galiziako uretatik, eta handitu egin dute Urdaibairekiko aldea.

Oriok Meiran irabazi zuen, eta Hondarribiak Boiron, sailkapeneko lidergoa sendotzeko eta Urdaibairekin duen aldeari bi puntu gehitzeko. Orio hirugarren dago, behetik gora nabarmen, larunbatean lehenengo eta igandean hirugarren izan eta gero. San Juanek larunbateko ohorezko txandari Zarautzen heldu dio.

Kaikuk irabazi zuen iaz Zarauzko Ikurrina, baina aurten, Boiron bezala, ez du zortea alde. Faboritoa liderra da. Ama Guadalupekoak asteburu guztietan irabazi du, eta garaipen batera da 2006ko zortziko marka berdintzetik.

Bandera, denboraldiko garrantzitsuenetarikoa eta Kontxako atarikoa, bi jardunalditan lehiatzen da, larunbatean eta igandean. Hondarribiak ez du inoiz eskuratu.

Bideoak (3)