San Miguel Liga
Hondarribia, jaun eta jabe Zarauzko Banderako lehen jardunaldian
L.E. | eitb,eus
Ama Guadalupekoak aise irabazi du estropada. Lehiaerlojuaren kontra egin dute, baliza batekin izandako arazoen ondorioz.
Hondarribia jaun eta jabe izan da, berriro ere, San Miguel Ligako estropada batean. Sailkapen nagusiko liderrak erraz gailendu dira Zarauzko Banderako lehen jardunaldian, eta aise hartu ditu mendean aurkariak.
Estropada berandu hasi da, baliza batekin izandako arazoen ondorioz. Azkenean, erlojupekoa jokatu behar izan dute.
Lehen txandan, Zierbena izan da azkarrena (20:49), Portugaleteren, Astileroren eta Samertolameuren aurretik.
Bigarren txandan berriz, Kaikuk egin du denborarik onena, Cabo, Tiran eta San Pedrori alde dexente aterata.
Eta ohorezko txandan, Ligako onenen arteko lehian, Ama Guadalupekoa gailendu da, nabarmen, Urdaibaik baino 18 segundo gutxiago eginda.
Ondorioz, Hondarribiak eraman ditu jokoan izan diren 12 puntuak, baina Bandera irabazteko igandeko jardunaldia gainditu beharko dute.
Resultados de la @ZarauzkoUdala Estropadak, correspondiente a la 12ª jornada de la Liga @SanMiguel #LigaSanMiguel pic.twitter.com/yEoi6aoHfE
— Liga San Miguel (@actraineras) agosto 15, 2015