Itxi

San Miguel Liga

Hondarribiak ez du aurkaririk izan Zarautzeko Ikurrinan

L.E. | eitb.eus

Ama Guadalupekoa Zarauzko Banderako bi jardunaldietan gailendu da, eta gero eta gertuago dauka Liga irabaztea. Bestalde, San Juanek Euskotren Liga irabazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak ez du aurkaririk aurtengo San Miguel Ligan. Ama Guadalupekoa jaun eta jabe izaten ari da; garaipenak lortzen ditu, eta gehienak alde nabarmena aterata.

Zarautzeko ikurrinako 38. edizioa nagusitasun horren adibide argia izan da. Hondarribitarrak bi jardunaldiak irabazi dituzte, eta, horri esker, 24 puntu gehiago dituzte sailkapen nagusian.

Ikurrinako bigarren jardunaldian, estropada-eremua laburtu behar izan dute, baina estropada erlojupekoan jokatzea saihestu dute. Larunbateko lehen jardunaldian erlojupekoa egitea erabaki behar izan zuten, baliza batekin izandako arazoen ondorioz.

Lehen txandan, eta aurreko egunean bezala, Zierbena gailendu da, Astilleroren, Portugaleteren eta Samertolameu.

Bigarren txandan galiziarren arteko lehia izan da, Tiran eta Cabo aritu dira nor baino nor gehiago, eta azkenean Tiranek egin du denborarik onena.

Ohorezko txandan, berriz, Hondarribia izan da onena, Kaikuri, Urdaibari eta Oriori irabazita. Ama Guadalupekoak ia erabakita utzi du Liga, Urdaibairekin 16 puntuko aldea baitauka.

Euskotren Liga, San Juanentzat

Bestalde, igande honetan jokatu dute Euskotren Ligako azken jardunaldia, Zarautzen bertan. Hibaikak irabazi du estropada, eta Ligako titulua, berriz, San Juanek irabazi du.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)