San Miguel Liga
Hondarribia, errege Bilboko Banderan
ERREDAKZIOA
Ama Guadalupekoak ohitura hartuta du, eta sendo dirau aurrera. Garaipenik garaipen gozatzen, baina baita sufritzen ere, Urdaibaik ez baitiztio gauzak batere erraz jarri.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hondarribia azkarrena izan da hiriburu bizkaitarreko Aste Nagusian ospatu den Bilboko Banderan. Gipuzkoarrek 19'23"94-ko denboran burutu dute estropada, Urdaibaik, ordea, lau segundo gehiago behar izan ditu, eta indarrak estu neurtu dituzten arren, ez du Ama Guadalupekoa atzean uztea lortu.
San Miguel Ligako liderrak nagusitasun nabarmena erakutsi du, lehen ziabogatik lan ederra eginez eta Nerbioi itsasadarrean barrena, bermeotarrekiko 21 puntuko aldea jorratuz. Hortaz, hiru estropada gelditzen diren honetan, txapelketak badu jada jabea.
Ama Guadalupekoak ohitura hartuta du, eta sendo dirau aurrera. Garaipenik garaipen gozatzen, baina baita sufritzen ere.
Hona hemen, Bilboko Banderako sailkapena:
1. Hondarribia 19.23:92
2. Urdaibai 19.27:22
3. Orio 19.34:34
4. Kaiku 19.37:74
5. San Pedro 19.48:08
6.Tiran 19.54:16
7. Cabo 20.04:30
8. Portugalete 20.06:54
9. San Juan 20.08:72
10. Zierbena 20.12:85
Victoria para la 'Ama Guadalupekoa' de @HondarribiaAE en la VI Bandera @InfoBilbao de la #LigaSanMiguel Zorionak! pic.twitter.com/sK8vTH8QD5
— Liga San Miguel (@actraineras) agosto 29, 2015