San Miguel Liga
Hondarribiak, bitik bi
eitb.eus
Ama Guadalupekoa gailendu da Astilleroko Banderan, Urdaibairen eta Kaikuren aurretik.
Hondarribiak irabazi du San Miguel Ligako bigarren jardunaldia. Astilleroko Bandera erlojupeko eran lehiatu dute.
Lehen luzean Urdaibai izan da azkarrena. Bigarren ziabogan baina, Joseba Amunarrizek gidatutakoek markatu dute denborarik onena, eta hortik aurrera tartea zabaldu besterik ez dute egin.
Sevillan bezala Bermeokoak izan dira bigarren, Hondarriabitik 4 segundora.
Astilleroko itsasadarreko egoerak mesede egin die lehen txandan arraun egin dutenei. Oriok etekina atera du hortik, eta lehenengo estropadan baino itxura hobea eman du. Mirotza laugarrena izan da gaurkoan, Kaikuren atzetik.
Ondo ibili dira Cabo, bosgarren, eta Astillero, seigarren. Kantabriarrek itxura ona erakutsi dute haien uretan 4 urte geroago.
Gauzak horrela, Hondarribiak sailkapeneko lidergoan jarraitzen du 24 punturekin,Urdaibaik baino 2 gehiago, eta Kaikuk baino 5 gehiago.
Tiempos de la XV Bandera Real Astillero de Guarnizo - XL GP Astillero de Guarnizo #LigaSanMiguel pic.twitter.com/ArjLXu9z15
— Liga San Miguel (@actraineras) 2 de julio de 2016