Petronor Bandera
San Juanek ezustekoa eman du Zierbenan
Agentziak | Erredakzioa
Hondarribia laugarren izan da eta Ligako lidergoan jarraitzen du, baina orain Urdaibairekin berdinduta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
San Juanek ezustekoa eman du Zierbenan jokatutako Petronor Banderan, San Miguel Ligako hirugarren jardunaldian. Gipuzkoarrek Urdaibai gainditu dute 18 ehuneneko alde estuagatik.
San Juan lehen txanda aritu da, aurreko bi estropadetako ontzi txarrenekin batera, eta haize faltak bere alde egin du, gainontzeko txandetan gogorrago jo duelako.
Hala ere, horrek ez die sanjuandarrei meriturik kentzen. Joseba Fernandezek mutilek estropada bikaina egin dute, aurreikuspen guztiak hautsiz, eta Hondarribiak orain arteko bi estropadetan izandako nagusitasunarekin amaituz.
Ama Guadalupekoa laugarren izan da azkenean, eta hirugarren ohorezko txandan, Urdaibairen atzetik. Bizkaitarrek azken luze ikusgarria egin dute eta bandera irabaztear izan dira. Kaikuk hirugarren egin du.
¡Tiempos de la XXXIII Bandera @Petronor_Info, con victoria para @sanjuan_koxtape! #LigaSanMiguel pic.twitter.com/ZbxGqvB7MB
— Liga San Miguel (@actraineras) 3 de julio de 2016