Eusko Label Bandera
Hondarribia sailkapeneko buruan sendotu da, Donostian ere irabazita
Mikel Dominguez | eitb.eus
'Ama Guadalupekoa'-k Eusko Label Bandera irabazi du, denboraldiko laugarrena, eta Urdaibai baino 3 puntu gehiago ditu San Miguel Ligako sailkapen orokorrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hondarribiak eskuratu du Eusko Label Bandera, Donostian, eta asteburu honetan irabazitako biei esker, San Miguel Ligako sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du. Urdaibaik 11 segundo galdu ditu, eta bigarren postuan dago, Hondarribiak baino 3 puntu gutxiagorekin.
'Ama Guadalupekoa'-k bost jardunaldietatik lautan irabazi du, eta 57 puntu ditu. Beste bandera San Juanentzat izan zen. Laugarren izan da Donostian, 20 segundora, eta laugarren dago Ligako sailkapenean.
Laugarren postuan heldu da Orio, 20 segundora. Tiran izan da hirugarrena, lehen txandako denborarik onena eginda. 13 segundora heldu da.
Kaiku hirugarren dago San Miguel Ligan, 47 punturekin, eta seigarren gelditu da Eusko Label Banderan.
EuskoTren Ligan, San Juan berriz izan da onena, eta denboraldiko bigarren bandera eskuratu du. Ligako hiru txartelak Hibaikak, Oriok eta Cabok lortu dituzte, lehenengo jardunaldiko protagonistek, hain zuzen.
Gipuzkoako hiru traineruek eta Galiziakoak EuskoTren Ligan arraun egingo dute denboraldi honetan.
Tiempos de la V Bandera @euskolabel #LigaEuskotren pic.twitter.com/FpBbdvlzxb
— Liga San Miguel (@actraineras) 10 de julio de 2016
Resultados de la V Bandera @euskolabel celebrada hoy en aguas de Donostia #LigaSanMiguel pic.twitter.com/2djyd6D1Mu
— Liga San Miguel (@actraineras) 10 de julio de 2016