San Miguel Liga
Erakustaldia eman du Hondarribiak, Bilboko Banderan
eitb.eus
Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, berriz, San Juan gailendu da Hibaikaren, Caboren eta Orioren aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hondarribiak eenegarren erakustaldia eman du San Miguel Ligan. Denboraldiko bosgarren bandera irabazi du; laugarrena, erlojupekoan.
Estropada bikaina egin dute gipuzkoarrek. Lehen ziabogan lau segundoko aldea atera diete Kaikuri eta Urdaibairi. Bigarren luzean, alde hori 10 segundora arte handitu dute. Alde oso handiak erlojupekoan jokatutako estropada izateko.
Estropadako bigarren zatian, alde horiek kudeatzearekin nahikoa izan zaio San Miguel Ligako egungo liderrari.
San Juanen garaipena
Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, berriz, San Juan izan da garaile. Hirutik hiru irabazi dituzte sanjuandarrek. Hibaika bigarren izan da, Cabo hirugarren eta Orio laugarren.
Tiempos de la VII Bandera de @BilbaoEkintza, correspondiente a la sexta jornada de la #LigaSanMiguel pic.twitter.com/jbIxHYy4Qs
— Liga San Miguel (@actraineras) 16 de julio de 2016