Zarauzko Ikurrina
Urdaibai, jaun eta jabe Zarauzko lehen jardunaldian
eitb.eus
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du eta aise gailendu da. Kaiku bigarren izan da zazpi segundora, eta Hondarribia hirugarren, 15 segundora.
Urdaibai nagusitasunez gailendu da Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Bou Bizkaiak ez die aurkariei aukerarik eman eta dena alde du igandeko estropadan Ikurrina irabazteko.
Ohorezko txandako lehen zatian Hondarribia izan da estropada buruan, Urdaibai eta Kaiku ondoren, hurbiletik jarraika, eta Tiran, berriz, oso atzean.
Gauzak bigarren ziabogan aldatu dira; bizkaitarrek aurrea hartu dute eta metro gutxi batzuetan lau segundoko aldea zabaldu dute Ama Guadalupekoarekin, eta sei segundokoa Kaikurekin.
Hirugarren ziabogan, Hondarribia hirugarren postura jaitsi da, Urdaibairekin 10 segundo galduta.
Bou Bizkaiak eroso amaitu du estropada; zazpi segundo atera dizkio azkenean Kaikuri, eta 15 Hondarribiari. Tiran 50 segundora sartu da.
Hibaikaren garaipena
Euskotren Ligan, Hibaika gailendu da, lehen luzean San Juan aurretik izan den arren. Emakumezkoen liga asteburu honetan amaituko da.
Tiempos Tanda de Honor
— Liga San Miguel (@actraineras) 13 de agosto de 2016
1 Urdaibai Avia 19'27"50
2 @Kaiku_Remo 19'34"84
3 @HondarribiaAE 19'43"24
4 Tirán Pereira 20'18"36#LigaSanMiguel