Itxi

Kontxako Bandera

Urdaibaik ia bi segundoko abantaila atera dio Hondarribiari

Erredakzioa

Bermeoko taldeak egin du denbora onena Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Gipuzkoarrak bigarren izan dira 1,78 segundora. Orio oso atzean geratu da, Urdaibairengandik 24 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibaik abantaila hartu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Bermeoko taldea onena izan da Donostiako Badiako uretan eta ia bi segundo atera dizkio bigarren izan den Hondarribiari.

Lehen txandan parte hartu du Hondarribiak, eta txanda irabazi du 19:24.44ko denbora eginda. Kaikuk 10 segundo gehiago behar izan ditu, San Juanek 21 segundo gehiago eta Orio txandako azkena izan da, 24 segundora.

Bigarren txandan Urdaibai izan da jaun eta jabe. Bizkaitarrak eguneko onenak izan dira, 19:22.48ko denborarekin. Txanda honetan bigarren izan da Zierbena, 30 segundora; Tiran hirugarren, 35 segundora; eta Donostiarra laugarren, 58 segundora.

Ondorioz, Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta San Juan lehiatuko dira Ohorezko Txandan datorren asteburuan. Urdaibairen eta Hondarribiaren artean 1,78 segundoko aldea dago jardunaldi erabakigarrirako.

kontxako Banderaren lehen jardunaldiko emaitzak:

1. Bermeo Urdaibai 19:22.48

2. Hondarribia +1,78

3. Kaiku +12,86

4. San Juan +23,52

5. Orio +26,66

6. Zierbena +30,86

7. Tiran +35,38

8. Donostiarra +58,42

 

 

 

>

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)