Igandean, 10:45tik aurrera
Bi segundo baino gutxiago Urdaibai eta Hondarribiaren artean, Kontxan
eitb.eus
Denboraldiko banderarik garrantzitsuena San Miguel Ligako borroka ekarri du Donostiako uretara. Bermeokoek atzetik dute Hondarribia. San Juan, lider emakumezkoetan.
Kontxako Bandera, gizonezkoen kasuan, Urdaibai ala Hondarribiarentzat izango da. Emakumezkoetan, San Juan, Hibaika eta Orio dira hautagaiak. Bi estropadak zuzenean emango dituzte ETB-ek eta eitb.eus-ek, igandean 10:45tik aurrera.
Bermeokoek segundo bat baino apur bat gehiagoko aldea dute Hondarribiarekiko. San Miguel Ligako liderrak dira abuztutik, eta Kontxako lehenengo jardunaldian azkarrenak izan ziren, faboritoen txandan ez zegoen arren.
Hondarribiak, aldiz, oraindik aukera handiak ditu bere hamabigarren Kontxako Bandera irabazteko. Ia bi segundo atzetik geratu zen, erreferentziarik gabe arraun egin gabe.
Ohorezko txanda Kaikuk eta San Juanek beteko dute. 12 eta 22 segundora daude. Ezinezkoa beraz.
Oriok kontsolazio txandan egingo du arraun.
Emakumezkoen estropadan, San Juan, Hibaika eta Orio oso gertu daude. Lau segundo dago hiruren artean, San Juanen alde. Oriok bi faboritoengandik gertu egotea lortu zuen lehenengo jardunaldian.
o jardunaldian.