Orio
Aizperrok ez du Orioko entrenatzaile izaten jarraituko
eitb.eus
Gipuzkoarren zuzendaritzak emaitza hobeak espero zituen.
Josean Olaskoaga 'Aizperro'k ez du Orioko entrenatzaile karguan jarraituko.
Arraun Elkarteak goizean igorritako oharraren arabera, erabakia eta erabaki hori hartu izanaren argudioak azaldu dituzte Oriko arduradunek. Aizperrok gazteekin egindako lana egoki baloratu dute, baina emaitzak ez dituzte aintzat jo. Orokorrean, emaitza hobeak espero zituen zuzendaritzak
Aizperrok urtebete egin du entrenatzaile karguan, hirugarren aro honetan. Ordezkoaren berri laster emango du klubak.
— CRO Orio AE (@CRO_OrioAE) 16 de septiembre de 2016