Ofizial egin dute
Jon Salsamendik Urdaibaiko entrenatzaile izateari utzi dio
eitb.eus
Oriotarrak lau urte eman ditu Bermeon. Aurten, San Miguel Liga eta Kontxako estropada irabazi ditu bizkaitarrekin.
Jon Salsamendik ez du Urdaibai entrenatzen jarraituko. Bermeoko Arraun Elkarteak ofizialki aditzera eman duenez,erabakia arrazoi pertsonalen ondorioa da.
Bukatu berri den denboraldian, Salsamendik bi lehiaketa garrantzitsuenak irabazi ditu Bou Bizkaiarekin: San Miguel Liga eta Kontxako estropada.
Oriotarra 2013an iritsi zen Bermeora. Lau urte hauetan, Kontxako hiru bandera eta Liga San Miguel bat irabazi ditu.
Aizperrok Orion jarraituko ez duela kontuan hartuta, litekeena da Salsamendi etxeko taldera bueltatzea.