Emakumezkoen arrauna
Dena prest Euskotren Ligako II. ekitaldirako
ACT
Erredakzioa
Pedreñan hasiko da, 8 estropada izango ditu, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako selekzioek egingo dute arraun.
Pedreñan hasiko da Emakumeen Ligako bigarren ekitaldia, Euskotren Liga. Aurtengo ligak zortzi estropada izango ditu, eta Zarauzko jardunaldi bikoitzarekin bukatuko da abuztuaren 14-15ean. Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako selekzioek parte hartuko dute. Galizia da, hain zuzen ere, jarduneko txapelduna. Estropada mutilen lehen txanda baino ordu erdi lehenago hasiko da, eta neskek mutilen lan bera osatu beharko dute.
Euskotren etxeak Emakumeen Liga babesten duen bigarren denboraldia da. Ez da azkena izango, Euskadiko garraiobideetan lider den enpresak beste denboraldi baterako akordioa baitu, gutxienez.