Itxi

Afamo Bandera

San Miguel TKE Liga: Pedreña, nagusi lehia handiko estropadan

Erredakzioa

Kantabriarrek 12 ehuneneko aldea lortu dute Orio eta Tiranekin. Orio da liderra, 64 punturekin.

Pedreñak irabazi du TKE San Miguel Ligako seigarren proba, Moañako uretan (Galizia) jokatu den Afamo Bandera. Estropada ikusgarria izan da azkenengo metroetan eta 12 ehunenen aldeari esker Orio eta Tiranen aurretik sailkatu dira kantabriarrak.

Gipuzkoako traineruak sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio, baina orain zazpi puntuko errenta dauka San Juan bigarren sailkatuarekin. Hirugarren Urdaibai dago, 53rekin.

Hurrengo asteburuan Pasaian (Gipuzkoa) burutuko dira bi estropadak.

Afamo Bandera, sailkapena:

1 Pedreña 20:10,00 100.00% 12
2 Orio Amenabar 20:10,12 00:00.12 11
3 Tirán Pereira 20:10,12 00:00.12 1 10
4 Hondarribia Orsa 20:14,00 00:04.00 9
5 Urdaibai Umpro Avia 20:14,72 00:04.72 8
6 San Pedro Ecolmare 20:15,48 00:05.48 7
7 Naturhouse Castro 20:24,03 00:14.03 6
8 Astillero 20:25,27 00:15.27 5
9 San Juan Iberdrola 20:33,91 00:23.91 1 4
10 Zumaia Altuna y Uria 20:45,15 00:35.15 3
11 Kaiku Ambilamp 21:01,83 00:51.83 1 2
12 Zarautz Inmob. Orio 21:04,17 00:54.17 1

Sailkapen nagusia:

1 Orio Amenabar 61
2 San Juan Iberdrola 54
3 Urdaibai Umpro Avia 53
4 Pedreña 45
5 Astillero 44
6 Tirán Pereira 43
7 Naturhouse Castro 40
8 Hondarribia Orsa 37
9 San Pedro Ecolmare 36
10 Kaiku Ambilamp 32
11 Zumaia Altuna y Uria 17
12 Zarautz Inmob. Orio 6

Euskotren Liga:

Galiziak asteburuko bigarren garaipena batu du, etxean gainera. Gipuzkoa eta Bizkaia bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Galiziarrak eta gipuzkoarrak berdinduta daude sailkapen nagusian 14 punturekin.

Sailkapen nagusia:

1 Galizia 14
2 Gipuzkoa 14
3 Bizkaia 8
4 Kantabria 4

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)