Uztailaren 28an
Arrauna: Erabakita Euskadiko txapelketan lehiatuko diren taldeak
Erredakzioa
Bizkaiko Txapelketan, Kaiku, Zierbena, Urdaibai eta Isuntzak lortu dute hurrengo asteazkenean jokatuko den probarako txartela. Hondarribia, San Juan, Orio eta Zumaia izango dira gipuzkoar ordezkariak.
Kaikuk irabazi du, aurten ere, Bizkaiko traineru txapelketa. 12 talde lehiatu dira Lekeitioko uretan, hiru txandatan banatuta. Sestaoko traineruarekin batera, Urdaibai, Zierbena eta Isuntza izango dira hurrengo asteazkenean jokatuko den Euskadiko txapelketan (Zierbenan).
Gipuzkoako txapelketan, bestalde, ezustekoa eman du Hondarribiak San Juan eta Orio faboritoen aurretik sailkatuta. Zumaia izan da laugarren.