Itxi

Abuztuaren 14ean eta 15ean

TKE Liga: Jardunaldi bikoitza, Zarautzen

Erredakzioa

Oriok edo Urdaibaik, puntu garrantzitsuak lor ditzateke San Miguel Liga erabakitzeko. Estropadak larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan izango dira.

San Miguel Liga berriz itzultzen da, pasa den asteburuan Pedreñan ospatutako Espainiako Txapelketa Kaikuk irabazi eta gero. Zarautzeko 33. Ikurriña egongo da jokoan, bi jardunalditan banatua, TKE Ligako hamaikagarren eta hamabigarren estropa puntuagarrietan.

Orio eta Urdaibai bi puntuko aldearekin soilik daude sailkapenean eta Zarautzeko uretan banaduko diren puntuak hil edo bizikoak izan daitezke Liga etxera eramateko. Gainera, hirugarren eta laugarren postuen lehia oso bizia izango da, Tiran, Pedreña eta Castrok soilik 5 puntuko aldea daukatelako. Astillero ere, 68 punturekin lehian sar daiteke, kantabriarrak minduta helduko direlako Espainiako Txapelketa ez zutelako maila eman. Gauzak horrela, ohorezko txanpan sartzea garestia izango da asteburu honetan.

Larunbatean, estropada arratsaldeko 18:00etan izango da eta igandean, eguerdiko 12:00etan.

Albisteak (1)