Eusko Label Liga
Oriok ezustekoa eman du Sestaoko Banderan
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoarrak onenak izan dira Portugaleteko uretan jokatutako estropadan. Tiran lehen txandako irabazlea bigarren izan da, Urdaibai hirugarren eta Hondarriba laugarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Orio nagusitu da Sestaoko XVI. Banderan, Bilboko itsasadarrean jokatutako estropadan. Gipuzkoarrek ezustekoa eman dute, baita Tiranek ere, bigarren eginda, eta Eusko Label Ligako bigarren jardunaldiko aurreikuspen guztiak apurtu dituzte.
Oriotarrak Urdaibai eta Hondarribia faborito nagusiei gailendu zaizkie, larunbateko lehen jardunaldien haien atzetik amaitu ostean.
Baina ezustekorik handiena Tiranen bigarren postua izan da. Lehen txandan nagusitu da, eta bigarren denborarik onena egin du lehen kaletik joanda.
Lehen txanda horretan ez da euskal trainerurik izan: Tiranez, gain, Cabo, Ares eta Astillero lehiatu dira, eta ordena horretan amaitu dute txanda.
Bigarrenean, hasierako postuak ez dira aldatu: San Juan izan da onena, San Pedroren, Ondarroaren eta Zierbenaren aurretik.
Ohorezko txandan, berriz, Oriok aldea zabaldu du bigarren luzean, eta Urdaibaik eta Hondarribiak ezer gutxi egin ahal izan dute abantaila hori iraultzeko.
Ontzi horiaren garaipena argia izan da.
Hauek dira XVI Bandera Ayto. de Sestao-ko denbora ofizialak #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/LODLuHQj8a
— Eusko Label Liga (@actraineras) 2 de julio de 2017