Igandean, aurreneko estropada
Kontxako Bandera: Ustekabez beteriko sailkatze jardunaldia
Sara Lavado
Erredakzioa
San Juanek, ezustekoan, egin zuen denborarik onena (19:41,93). Bestalde, "kolpe gogorra" ederra jaso zuten Castrok eta San Pedrok.
Kontxako Banderako sailkatze estropada ustekabez beterik egon zen. Proba zirraragarria izan zen eta San Juanek, ezustean, egin zuen denborarik onena (19:41,93) Orio eta Kaikuren aurretik. Arrosek poztasun ikaragarria eman zieten euren zaleei denboraldiko proba garrantzitsuenerako sailkatzeko estropadan.
Castro eta San Pedro, bestalde, txartelik gabe geratu ziren eta ez dute Bandera eskuratzeko lehian parte hartuko. "Kolpe gogorra" gipuzkoar zein kantabriarrentzat.
Zortzi talde eta irabazle bakarra: San Juan, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero, Pedreña edo aurretik sailkatuta zegoen Donostiarra. Zorte on!