Arraunlari baten positiboa
Tiran deskalifikatu dute 2016ko Kontxako Banderatik
Erredakzioa
Donostiako Udalak ostegun honetan jakinarazi du ontzi galiziarra 2016ko Kontxako Banderatik deskalifikatuta geratu dela arraunlari batek positibo eman zuelako dopin kontrolean.
Donostiako Udalak ostegun honetan jakinarazi du Tiran deskalfikatuta geratu dela 2016ko Kontxako Banderatik, arraunlari batek positibo eman zuelako dopin kontrolean.
Ohar baten bitartez eman du jakitera albistea Donostiako Udalak, eta Galiziako taldeak iragan urtean Kontxan jasotako sari ekonomikoa galduko duela iragarri du. Zazpigarren postuan geratu zen Tiran, eta hari zegokion sari ekonomikoa Donostiarrari emango diote.