Itxi

2 segundoko aldea

Kontxako Bandera: Kaiku edo Urdaibai

Erredakzioa

Bizkaiaren aldeko hamahirugarren Kontxako Bandera irabaztea izango dute biek helburu hurrengo igandeko estropadan.

Kaiku eta Urdaibai traineruak dira aurtengo Kontxako Bandera irabazteko faborito nagusiak. Atzo bi segundoko aldea lortu zuen Sestaoko taldeak Bermekoarekin. Igande honetan Bizkaiaren aldeko 13. Bandera eskuratzea izango dute biek helburu.

Iazkoa errepikatzekotan bere seigarren Kontxako Bandera lortuko luke Kaikuk. Urdaibairentzat, ordea, aurrenekoa izango litzateke. Ondarroa izan zen, 1898. urtean, Donostiako proba irabazten Bizkaiko aurreneko trainerua. 1926.ean berriro nagusitu zen. 1954.ean Iberiako ''Hojalatera'' izan zen irabazlea eta 1959.ean Iberia eta Kaiku taldeetako arraunlariez osatutako trainerua izan zen nagusi.

Traineru bizkaitarren urterik onenak 70 hamarkadaren amaieran eta 80.enaren hasieran izan ziren. Kaikuk 1978, 1980, 1981 eta 1982. urteetan irabazi zuen eta Santurtzik 1977, 1979 eta 1985.ean. Azken garaipena duela urtebete erdietsi zuen Bizkaitarrak.

Aipatzekoa, dena den, Orio dela, 31 garaipenekin, onena.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)