Itxi

Eusko Label Liga

Urdaibai 14 ehunenengatik nagusitu zaio Hondarribiari A Coruñan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bizkaitarrek Ligako sailkapenean duten aldea handitu dute. Hondarribiarekin batera, lehia estua izan dute ohorezko txandan, eta segundo berberean sartu dira helmugan.

Urdaibai. Argazkia: EiTB.

Urdaibai ehunenen gutxi batzuengatik gailendu da Cidade da Coruña Banderan. Hondarribia izan da bigarren, Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldian. Estropada lehen aldiz jokatu da Orzaneko badian, Riazor hondartzaren aurrean.

Bizkaitarrek Ligako sailkapenean dutena aldea handitu dute. Txanda nagusian aritu dira Hondarribia, Kaiku eta Oriorekin batera. Ligako bi indartsuenen artean lehia estua izan da eta segundo berean sartu dira helmugan, 14 ehuneneko aldearekin.

Ohorezko txandakoek Tiranek egindako denbora izan dute erreferentzia moduan, 22 minutu eta 44 segundo. Galiziarrak laugarren izan dira azkenean, Urdaibaik baino 37 segundo gehiago eginda.

Oriok egin du hirugarren denborarik onena, irabazleek baino ia hiru segundo gehiago erabilita.

Lehen txandan, Cabo deskalifikatu egin dute, Zierbenari abordajea egin ostean.


t='utf-8'>

Albisteak (3)