Eusko Label Liga
Garaipen historikoa lortu du Zierbenak Aresen
eitb.eus
Bizkaitarrak lehen txandan lehiatu dira eta denborarik onena egin dute, ohorezko txandakoen aurretik. Urdaibai Ligako liderra bigarren izan da eta Hondarribia hirugarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zierbenak ezustekoa eman du Concello de Ares Banderan eta garaipena lortu du Eusko Label Ligako seigarren jardunaldian. Mareetan izandako aldaketek mesede egin diete lehen txandan aritu diren ontziei, garailea barne.
Zierbena lehen txanda horretan aritu da Cabo, Astillero eta Aresekin batera, eta egindako denbora gaindiezina izan da gainontzeko zortzi traineruentzat. Ohorezko txandan aritu diren Urdaibaik, Hondarribiak, Oriok eta Tiranek ere ezin izan dute bizkaitarren denbora hobetu.
19 minutu eta 44 segundo izan da Zierbenaren denbora. 20 segudno atera dizkio Cabori, bere txandako bigarrenari.
Astillero hirugarren izan da 20:08ko denbora eginda, eta Ares etxeko trainerua laugarren, 20:15 eginda. Bigarren txandakoak ere ez dira gai izan Zierbenaren denbora hobetzeko: Kaiku (20:16), Ondarroa (20:23), San Pedro (20:28) eta San Juan (20:32).
Ohorezko txanda
Ohorezko txandan, Urdaibai aurretik joan da denbora guztian, baina azkenean 19 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, ezin izan du Zierbena gainditu. Lau segundora geratu dira Ligako liderrak.
Hondarribiak 20:03 egin du, eta hirugarren izan da estropadan, eta Cabo laugarren. Orio bosgarren izan da eta Tiran hamaikagarren.
Urdaibaik lider jarraitzen du
Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Urdaibaik (67) lau puntuko aldea du Hondarribiarekin (63), eta hamar Oriorekin (59).
Hauek dira X Bandeira @ConcellodeAres-eko denbora ofizialak #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/o5IcnVqtnQ
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de julio de 2017