Itxi

Kiroljokoa Kontxako Banderan

Apustulariek Kaiku ematen dute faboritotzat; bat al zatoz?

Erredakzioa

Jokatutako euro bakoitzeko 1,50 irabazi daiteke Kaikuren alde eginez, Urdaibairen alde, ordea, 2,50. Bestalde, San Juanen garaipena 15eurotan ordaintzen da eta Oriorena 50eurotan.

Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Kaikuk Urdaibairi ateratako alde txikia ikusita, igande honetako garaipena oso irekia agertzen da. Hala ere, Kiroljokoako apustulariek&' || 'nbsp; Sestaokoen garaipena argiago ikusten dute, izan ere, iragarpenak ikusita faborito dira Bandera etxera eramateko, kontutan hartu beharreko aldearekin:&' || 'nbsp; Kiroljokoan jokatutako euro bakoitzeko 1,50 irabazi daiteke Kaikuren alde eginez, Urdaibairen alde, ordea, saria handiagoa izan daiteke, zehazki 2,50ekoa jokatutako euro&' || 'nbsp; bakoitzagatik.

San Juan eta Orio ez dira alde batera utzi behar baina egia esateko apustuek tarte handia erakusten dute hauen eta bizkaitarren artean. San Juanen garaipena 15eurotan&' || 'nbsp; ordaintzen da eta Oriorena 50eurotan.

Kiroljokoak

Hirugarren urtez Kontxako Banderako laguntzaile ofiziala dena, arrauneko olinpiadaren inguruko apustu aukera zabala prestatu du. Ohiko apustuez gain (txanda bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuen ordena eta estropadako lehen sei sailkatuen ordena), Kiroljokoak beste hainbat proposamen berezi egiten ditu, adibidez, txanda&' || 'nbsp; bakoitzeko traineruen arteko segundu aldea asmatzea.

Informazio gehiago (1)