Lekeitioko uretan
Bermeo eta Hibaika, Euskadiko txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaitarrak Hondarribiari gailendu zaizkio azken metroetan esprint ikusgarria irabazita. Emakumezoetan, Hibaika bi segundoko aldearekin nagusitu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bermeo eta Hibaika gailendu dira Lekeitioko uretan jokatutako Euskadiko Traineru txapelketan.
Gizonezkoen estropadan, 'Bou Bizkaia' izan da azkarrena, Hondarribiarekin lehia ikusgarria izan ostean. Azken luze zirraragarria jokatu dute bi ontziek. Gipuzkoarrek zortzi segundoko aldea irauli dute, eta amaierarako 200 metrora aurretik izan dira, baina Bermeok olatu bat hartu du eta helmugan lehen tokian sartu da, segundo bat eta 60 ehuneneko aldearekin.
Hirugarren postua Oriorentzat izan da, eta laugarrena Kaiku. Zierbena, Donostiarra, Ondarroa eta San Juan sailkatu dira ondoren, laurak lehen txandan aritu dira.
Hibaika nagusi emakumezkoetan
Emakumezkoen estropadak ere amaiera zirraragarria izan du. Hibaika eta San Juan izan dira protagonista nagusiak.
Azkenik errenteriarrak gailendu dira, San Juaneko batelerei bi segundo aterata.
Orio hirugarren izan da, Arraun Lagunak laugarren, Hernani bosgarren, Deustu seigarren, Donostiarra zazpigarren eta Lea Artibai zortzigarren.