Eusko Label Liga
Urdaibaik irabazi du Petronor Bandera
eitb.eus
Bizkaitarrak Hondarribiari gailendu zaizkio azken luzean. Zierbena hirugarren izan da eta Kaiku laugarren. Euskotren Ligan, San Juan nagusitu da berriro.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urdaibaik denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Zierbenako uretan Petronor Bandera irabazita. Hondarribiarekin lehia estua izan dute bizkaitarrek estropada osoan, baina azken metroetan bereziki, eta azkenean garaipena lortu dute ia lau segundoko aldearekin. Zierbena hirugarren izan da eta Kaiku laugarren.
Ohorezko txandako lau ontziek Zierbenak bigarren txandan egindako denbora bikaina izan dute erreferentzia moduan. Lehen zatia nahiko orekatuta joan da, baina ondoren Orio atzean geratzen hasi da. Azken luzera arte ez dute Urdaibaik eta Hondarribiak Zierbenaren denbora hobetzea lortu. Denbora berean izan dira metro askotan, Kaiku gertu zutela, eta bukaeran Bou Bizkaia ontzia gailendu da, Ama Guadalupekoaren eta Bizkaitarraren aurretik.
Bigarren txandan, Zierbenak erakustaldia eman du. 24 segundo atera dizkio Tirani, 25 San Juani eta 28 San Pedrori.
Lehen txandako azkarrena Ondarroa izan da.
San Juan, berriro garaile
Euskotre Ligako estropadan, San Juanek denboraldiko bosgarren garaipena lortu du. Bigarren Hibaika izan da, Orio hirugarren, eta Arraun Lagunak laugarren.
3º txandako denborak #EuskoLabelLiga@Urdaibai_Arraun 19'36"@HondarribiaAE 19'39"@Kaiku_Remo 19'45"@CRO_OrioAE 19'47"
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 30 de julio de 2017