Itxi

Erlojupekoa

Emakumezkoen Kontxako Bandera: Parekotasuna, sailkatuen artean

Erredakzioa

Getaria-Tolosak, Zumaiak, Galiziak eta Bizkaiak hartuko dute parte biharko finalean.

Getaria-Tolosak denborarik onena lortu du emakumezkoen Kontxako sailkapenean. Gipuzkoarrak azkarrenak izan dira, Zumaia eta Galizia bi segundotan gaindituz eta laugarren Bizkaia izan da, 14 segundora. Lau ontzi hauek biharko III. Emakumezkoen Kontxako Banderako finala jokatuko dute.

Lehen hiru sailkatuen arteko lehiakortasuna ikaragarria izan da gaurko erlojupekoan. Lehenego sailkatuaren (Getaria-Tolosa) eta hirugarren sailkatuaren (Galizia) artean soilik 2 segundotako aldea egon da. Bizkaiak ez du joaneko luze ona gauzatu baina itzulikoan ederki ibili dira bizkaitarrak, eta laugarren postua eskuratuz finalerako sailkatze lortu dute.

1.- GETARIA-TOLOSA 0:11:09,41
2.- ZUMAIA 0:11:10,84
3.- GALIZIA 0:11:11,41
4.- BIZKAIA 0:11:23,56
5.- ORIO 0:11:25,13
6.- SAN JUAN 0:11:27,37
7.- HONDARRIBIA 0:11:27,50
8.- ASTILLERO 0:11:37,41
9.- DOGROVE 0:12:03,07
10.- C.VALENCIANA 0:12:12,49
11.- C.P. TORREVIEJA 0:12:21,52
12.- BETULO 0:12:24,68
13.- ARTABRIA 0:12:40,21
14.- C.N.BADALONA 0:13:08,91

Albisteak (2)