Itxi

Igandean, 12:00etan

Bermeo, Hondarribia, Zierbena eta Orio, Espainiako txapelketako lehian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Emakumezkoen estropada bertan behera geratu da, parte-hartzaile faltagatik.

Bermeo eta Orio. Argazkia: Efe.

Bermeo, Hondarribia, Zierbena eta Orio lehiatuko dira Castro Urdialesen jokatuko den Espainiako traineru txapelketan.  Lau ontziek larunbat honetan jokatutako estropadan sailkatu dira.

Sailkatze-estropada erlojupeko eran lehiatu dute, ontzi gutxik parte hartu dutelako. Azken egunetan zenbait baja izan dira txapelketaren inguruan izandako zalantzen ondorioz. Bost klubek bakarrik eman dute izena, guztiak Euskal Herrikoak.

Bost horien artean Kaiku izan da sailkapena lortu ez duen bakarra. Ondorioz, bi ontzi bizkaitar, Bermeo eta Zierbena, eta bi gipuzkoar, Hondarribia eta Orio, izango dira igandeko lehian.

Emakumezkoen estropada bertan behera geratu da, parte-hartzaile faltagatik.

Sailkatze-estropadako denborak:

1. Bermeo    19:52

2. Hondarribia  20:02

3. Zierbena     20:06

4. Orio         20:16

5. Kaiku        20:22

Albisteak (3)