Eusko Label Liga
Urdaibai nagusi Hondarribiko Banderan
eitb.eus
Bou Bizkaia ontziak eta Hondarribiak borroka estua izan dute ohorezko txandan eta azkenean bizkaitarrak gailendu dira. Urdaibaik lider jarraitzen du Ligako sailkapenean.
Urdaibaik laugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Hondarribiko Bandera irabazita. Bermeotarrek lehia oso estua izan dute etxeko traineruarekin, Hondarribiarekin, eta Ama Guadalupekoa garaipena lortzear izan da ohorezko txandako azken luzean. Segundo bakar bateko aldea izan da azkenean Ligako bi ontzi indartsuenen artean.
Urdaibai estropadaren buruan izan da hasieratik, baina aurtengo denboraldian ohikoa izaten ari den bezala, alde oso txikiarekin. Gauzak horrela, azken ziaboga lau segundoko aldearekin eman dute, baina Hondarribiak azken luze bikaina egin du eta bizkaitarrak gainditzear izan da azken metroetan.
Orio hirugarren izan da, 12 segundora, eta Kaiku laugarren, 13ra.
Urdaibaik Eusko Label Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du.
Cabo eta Zierbena
Lehen txandan, Cabo izan da azkarrena San Pedroren, Astilleroren eta Aresen aurretik.
Bigarrenean, Zierbenak egin du denborarik onena. Ondoren, San Juan, Tiran eta Ondarroa sartu dira.
Hauek dira Hondarribiko XXX. Bandera – GP @MAPFRE -ko denbora ofizialak #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/rsGKGhuiVb
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 12 de agosto de 2017