Itxi

Eusko Label Liga

Hondarribiak 22 ehuneneko aldeari esker irabazi du Moañako Bandera

eitb.eus

Leer en Castellano

Ama Gudalupekoa Oriori gailendu zaio amaiera estu batean. Urdaibai Ligako liderra hirugarren izan da. Astillerok, berriz, maila galdu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak denboraldiko bosgarren bandera irabazi du Moañako estropadan denborarik onena egin ostean. 22 ehuneneko aldearekin gailendu dira hondarribitarrak. Orio bigarren izan da, eta Urdaibai egungo liderra, hirugarren.

Hondarribia, Orio eta Urdaibai izan dira, hain zuzen, garaipenerako lehiako protagonista nagusiak. Hirurak txanda nagusian aritu dira Kaikurekin batera, baina Sestaoko ontzia berehala atzean geratu da.

Azken metroetan, Ama Guadalupekoak eta Oriok lehia estua izan dute azken hasperenera arte, eta azkenean Joseba Amunarrizen gizonak gailendu dira, 22 ehunenengatik. Berdeek bi puntura dute orain Ligako lidergoa.

Lehen txandan, Cabok egin du denborarik onena, San Pedroren, Aresen eta Astilleroren aurretik. Astillerok maila galdu du gaurko estropadaren ostean.

Bigarrenean, berriz, Zierbena izan da azkarrena. Ondoren, San Juan, Tiran eta Ondarroa sartu dira.

roa sartu dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)