Itxi

Bermeon

TKE Ligarako igotze jardunaldia: Zumaia, onena lehen estropadan

Erredakzioa

Gipuzkoarrak izan dira azkarrenak Bermeoko uretan jokatutako erlojupekoan. Bigarren Camargo izan da 3 segundora, hirugarren Meira 16 segundora eta azkena Santurtzi 18ra.

Zumaiako ontziak lortu du garaipena Bermeon jokatutako erlojupekoan. Gipuzkoarrek estropada bikaina egin dute eta 3 segundotan gainditu dituzte Camargoko arraunlariak. Meira hirugarren izan da 16 segundora eta Santurtzik ez du egun ona izan, 18 segundo galdu dituztelako bizkaitarrek, estropada pattala eginez.

Zumaiak 4 puntu lortu ditu, Camargok 3, Meirak 2 eta "Sotera"k puntu bakarra. Bihar erabakiko da Portugaleten hurrengo urtean, TKE Ligan, zer bi ontzi arituko diren.

1 Zumaia Altuna eta Uria 20:41,78, 4 puntu
2 Camargo 20:43,82, 3 puntu
3 Samertolameu Aister 20:57,98, 2 puntu
4 Itsasoko Ama 20:59,78, 1 puntu