Itxi

Kontxako estropada

Faboritoek ez dute hutsik egin sailkatze-estropadan; San Pedro, kanpoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Urdaibaik egin du denborarik onena, Hondarribiaren, Orioren eta Kaikuren aurretik. San Pedro kanpoan geratu da, segundo bakar bategatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Label Ligako trainerurik onenek aurreikuspenak bete dituzte eta Kontxako Bandera lehiatzeko sailkatu dira. Urdaibaik egin du denborarik onena, eta San Pedro kanpoan geratu da San Juanek bere denbora segundo batean hobetu duelako.

24 ontzien arteko lehiak ez du ezustekorik eman. Faboritoek arazorik gabe lortu dute txartela, eta lehiarik handiena azken bi txartelak lortzeko izan da. Tiranek, San Juanek, San Pedrok eta Cabok borrokatu dute bi txartel horiengatik-

Azkenean San Pedrok kaleratze mingarria izan du, segundo bakar bategatik geratu da Kontxako estropadatik kanpo. Cabok ere ez du sailkatzea lortu, San Juanek egindako denbora bi segundotan gainditu ostean.

Urdaibaik 19 minutu eta 51 segundoko denbora egin du, Hondarribia urkari nagusiak baino hiru gutxiago.

Txanden zozketa

Txanden zozketari dagokionez, San Juan, Orio, Zierbena eta Kaiku lehen txandan arituko dira igandeko estropadan, eta Donostiarra, Tiran, Hondarribia eta Urdaibai, berriz, bigarrenean.

 

 

 


Albisteak (3)

Bideoak (1)