Itxi

Liga eta Kontxa irabazita

Arrauna: Denboraldi borobila Urdaibairentzat

A.B.

Erredakzioa

Bermeoko taldeak Kontxako Bandera eta TKE Liga irabazi ditu. Kaikuk irabazi du Espainiako Txapelketa.

Bukatu da Arraunaren 2010eko denboraldia. Txapelketak oso lehiatuak izan dira eta emozioa azken unera arte egon da. Urdaibai izan da garailea.

Kaiku indarstu hasi zen eskualdeko txapelketetan. Bizkaiko txapelketa irabazi zuten Sestaokoek eta ondoren Euskadiko txapeldun izendatu ziren. Bi titulu hauek lortu ondoren Espainiako txapelduna ere izan zen iazko titulua berrituz. Baina, TKE Ligan ez zen ondo ibili Sestaoko taldea.

TKE Liga Orioren eta Urdaibaren arteko lehia estaun oinarritu zen eta azken unera arte ez zen jakin nor izango zen txapelduna. Baina, Liga bukatu aurretik Kontxako Bandera zegoen lehian. Kaiku nagusitu zen lehen jardunaldian Urdaibairi segundo bat baino zerbait gehiago atereaz, baina bigarren eta azken jardunaldian Urdaibaik egurra eman zion Kaikuri eta Kontxako Bandera irabazi zuen. Lehen aldiz Bermeora eraman zuten Kontxako Bandera.

Kontxan garaipena ospatu ondoren Urdaibaik Ligako titulua eskuratu zezakeen. Azken bi jardunaldiak zeuden jokoan eta Orio zuten aurkari nagusia. Urdaibaik asteburu ona burutu eta TKE Ligako txapeldun izendatu zen. Denboraldi bikaina egin zuten Bermeokoek bi titulu garrantzitsuenak eskuratuta eta merezitako harrera egin zioten herrian.

Zarautz mailaz jeitsi da eta Zumaia eta Camargo ariko dira TKE Ligan datorren denboraldian.

Aurtengo denboraldia bukatu da, baina arraunaren inguruko berriak izan ditzakegu urte amaiera baino lehen. Izan ere, Kontxako Bandera jokatu ostean, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak Urdaibai dopatu egin omen zela adierazi zuen. Adierazpen gogorrak egin zituen eta Urdaibaik Korta epaitegira eramatea erabaki zuen. Gaia epaitegietan da eta epaileen erabakia zein izango eta noiz aterako zain gaude.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)