Playoffak
San Juan B KAE 1 Ligara igo da eta Portugaletek mailari eutsi dio, oraingoz
Erredakzioa
Gipuzkoarrek irabazi dute play-offetako bigarren jardunaldia eta mailaz igotzea lortu dute. Bizkaitarrak laugarren izan dira, eta mailari eutsiko diote Donostiarrak edo Santurtzik igotzea lortuz gero.
San Juan B eta Portugalete taldeak KAE 1 Ligan lehiatuko dira 2018an play-offetako bi jardunaldien ostean lehen bi postuak bete ostean. Orio B (hirugarren) eta Hibaika (laugarren), aldiz, KAE 2 Ligan izango dira datorren denboraldian. Portugaletek, baina, behin-behinean eutsi dio mailari; Donostiarrak edo Santurtzik mailaz igotzea behar du KAE 1 Ligako taldea izango dela baieztatu ahal izateko.
Igande honetan, Portugaleten egin da play-offetako bigarren jardunaldiko estropada. San Juan B nagusitu da Bizkaiko uretan, Hibaika bigarren izan da, eta Orio B eta Portugalete sailkatu dira hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren. Bizkaitarrek estropada txarra egin dute etxean, baina larunbatean Donostian garaipena lortu zutenez, mailari eutsi diote, sailkapen nagusian bigarren geratuta. San Juan B izan da sailkapen nagusiko liderra.
Play-offetako bigarren jardunaldiaren sailkapena:
1. San Juan B 20:24:72 4 puntu
2. Hibaika 20:29:98 3 puntu
3. Orio B 20:32:92 2 puntu
4. Portugalete 20:37:74 1 puntu
Play-offetako sailkapen nagusia:
1. San Juan B 21:05:86 7 puntu
2. Portugalete 21:04:90 5 puntu
3. Hibaika 21:10:46 4 puntu
4. Orio B 21:08:14 4 puntu