Igoerako playoffa
Santurtzi eta Donostiarra onenak, lehen jardunaldian
Agentziak | Erredakzioa
Soterak denborarik onena egin du eta segundo bat baino gehiago atera dio Donostiarrari, eta bost Samertolameu Galiziako txapeldunari.
Santurtzi eta Donostiarra izan dira ontzirik onenak Eusko Label Ligara igotzeko playoffaren lehen jardunaldian. Ondoren, Samertolameu, Ares eta Puebla galiziarrak saikatu dira.
Santurtziko 'Sotera' azkarrena izan da erlojupeko eran jokatutako estropadan. Segundo luze bat atera dio Donostiarrari eta bost baino gehiago Samertolameu Galiziako txapeldunari. Hiru ontzi hauen artean banatuko dira, ezuste handirik ez bada, TKE ligan lehiatzeko bi txartelak.
Igandeko bigarren eta azken jardunaldiaren faltan, Aresek 25 segundoko atzerapena du eta Pueblak 37koa. Bi horiek ia ezinezkoa dute mailaz igotzea.