Itxi

Eusko Label Liga

Traineru Kluben Elkarteak eta Caixabankek elkarlanean jarraituko dute

eitb.eus

Leer en Castellano

Eusko Label Ligako egutegi ofiziala martxoko batzar nagusian onartuko dute.

Egutegia martxoan adostuko dute. Argazkia: Efe.

TKE-CaixaBank bikoteak seigarren urteurrena beteko du denboraldi honetan. 2013etik babesten du finantza erakundeak arraun munduko txapelketa gorena, eta uda aldean urtero Kantauri itsasoko eta Ozeano Atlantikoko kostaldeetan lehiatzen den kirol ikuskizun handienetako baten funtsezko zati bilakatu da.

Azken urteetan gertatu den bezala, CaixaBankek Eusko Label Ligaren garaikur nagusia, CaixaBank Koroa, babesten jarraituko du. Koroa, azken bi urteetan bezala, Urdaibai Aviaren egoitzan dago.

Gainera, CaixaBankek udako patroi onena saritzen jarraituko du maillot zuria emanez. CaixaBanken izarra Euskotren Ligako ontzi onenaren azalean ere egongo da berriro.

Halaber, seigarren urtez jarraian, Kantabriako urtean jarriko da jokoan CaixaBank Banderaren beste edizio bat. Horregatik, Eusko Label Ligako 12 taldeak Castro Urdiales herrira joango dira uztailaren 15ean, CaixaBanki eta Castro Urdialesko Udalari esker. Hala ere, TKE Ligaren egutegia hurrengo batzarrean onartuko dute.

 

 

Albisteak (2)