Itxi

Eusko Label Liga

Urdaibaik bere hirugarren bandera irabazi du Coruñan

eitb.eus

Leer en Castellano

Nagusi Galiziako bi jardunaldietan, 6 puntu ateratzen dizkio orain Hondarribiari sailkapen nagusian. Eusko Tren Ligan San Juan gailendu da

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibai indartsuena izan da Cidade da Coruña Banderan, bigarrenez jarraian Galizian, eta Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du. Hondarribia bigarren dago sailkapen nagusian, eta laugarren geratu da Ligako bosgarren jardunaldian. Horrek sei puntura utzi du Bou Bizkaia lehen postuan.

Coruñako lehen jardunaldian bezala, haizea protagonista izan da Riazorreko hondartzan. 30 kilometro orduko abiadura gainditu du haizeak, baita 40koa ere zenbait momentutan.

Ondarroa, San Juan, Tiran eta San Pedro izan dira lehenengo txandan atera direnak. San Pedro larunbateko zaporea kendu nahi izan du, deskalifikatu zutelako. Ondarroak ez die aurkariek aukerarik eman.

Bigarren txandan, Orio izan da onena. Ondarroak baino denbora hobea egin du, baina Santurtzi, Cabo eta Kaiku atzetik geratu dira.

Ohorezko txandan, Urdaibai eta Hondarribiaren artekoa izan de lehia, eta Bizkaikoak lehen jardunaldian aterako aldea baieztatu dute.

Haizeak ohorezko txandakoak kaltetu ditu bereziki. Hondarribiak, Donostiarrak eta Zierbenak aurreko txandetako traineruek baino denbora txarragoa egin dute.

'Bou Bizkaia'k azken luzean sendotu du garaipena.

Eusko Tren Ligan, San Juan nagusitu da, indartsuena dela erakutsiz. Ia minutu erdia atera dio Oriori.

Albisteak (3)

Bideoak (2)