Abuztuaren 4an eta 5ean
Espainiako Traineru Txapelketa Castron egingo da
Erredakzioa
Coruñan jokatzekoa zen, baina Galiziako Arraun Federazioa eta Coruñako Udala ez dira ados jarri. Ondorioz, Castrok hartuko du txapelketa.
Espainiako Traineru Txapelketa Castron (Kantabria) egingo da. Berez Coruñan jokatzekoa zen, baina Galiziako Arraun Federazioa eta Coruñako Udala ez dira ados jarri diru-kontuekin.
Abuztuaren 4an eta 5ean egingo da Espainiako Txapelketa Castron. Kantabriako herriak iaz ere hartu zuen txapelketa hau. Bermeo da iazko irabazlea eta titulua defendatzen saiatuko da.