Itxi

Getxoko Ikurriña

Hondarribia eta San Juan garaile, Urdaibairen egun beltzean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ama Guadalupekoak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, bermeotarrak, berriz, bosgarren izan dira. Euskotren Ligan, San Juanek eraman du garaipena.

Hondarribia, estropada batean. Argazkia: Efe.

Hondarribia jaun eta jabe izan da Getxoko XL. Ikurriñan, Eusko Label Ligako 10. jardunaldiko estropadan. Gipuzkoarrek lau puntutan murriztu dute Urdaibaik sailkapen nagusian duen aldea, bermeotarrak bosgarren baino ez baitira izan.

Orio izan da Ama Guadalupekoaren erritmoari eutsi ahal izan dion bakarra, hiru eta bost segundoren tartean izan dira oriotarrak, baina ezin izan diete Gorka Aranberriren mutilei garaipena kendu.

Hondarribiaren eta Orioren atzetik Zierbena helmugaratu da, 17 segundo geroago. Urdaibai, berriz, atzetik geratu da hasieratik, eta 23 segundo galdu ditu irabazleekin. Santurtzi bigarren txandako irabazleak Bou Bizkaiak baino denbora hobea egin du eta, ondorioz, santurtziarrak arituko dira igandeko ohorezko txandan.

Euskotren Liga

Euskotren Ligari dagokionez, San Juanek ez du aurkarik. Batelerak nagusi izan dira berriro ere eta beste garaipen bat lortu dute.

Orio bigarren izan da bost segundora, Donostia Arraun hirugarren 19ra eta Hondarribia laugarren 29ra.

 

 

 


Albisteak (3)