Itxi

Lekeition

Hondarribiak irabazi du Euskal Herriko Txapelketa, Bermeoren aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ama Guadalupekoak hiru segundoko aldea atera dio Bou Bizkaiari. Hirugarren postua Ondarroarentzat izan da, lehenengo txandako azkarrenarentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribia eta San Juan dira Euskal Herriko Traineru Txapelketako txapeldun berriak.

Gizonezkoen estropadan, Ama Guadalupekoak estropada ederra egin du. Gipuzkoako txapelketa lehenengo eta Euskadikoa ondoren irabazita, Hondarribiak neurria hartu die aurten txapelketei.

Lekeitioko uretan ez dute erronka erraza izan Mikel Orbañanosen mutilek, Urdaibai, Orio eta Zierbena ere garaikurra eramateko asmoarekin joan baitira bertara.

Lehenengo luzean, Bermeo izan da bizkorrena, baina beste hirurak gain-gainean zirela. Oriok arazoak izan ditu ziabogetan, eta segundo batzuk galdu ditu. Berez oso teknikoa den eremuan, Ama Guadalupekoa ondo moldatu da Joseba Amunarrizen aginduetara. Olatu gainean etorri da barrualdera, Bermeo gertu zuela, abantaila jan nahian baina ezinean.

Olatua zeinek hobeto eta gehiagotan hartu ekin diote azken luzeari, eta Hondarribiak ondo eutsi dio Joseba Fernandezen taldeari.

Tartetxo txiki hori nahikoa izan da Euskadiko txapelketa irabazteko. Atzetik, Zierbenak aurrea hartu dio Oriori, baina hirugarren postua Ondarroak lortu du, aurreneko txandan denbora hobea egin baitu.

Emakumezkoetan, San Juan

Nesketan, zazpi talde izan dira lehian, baina San Juanek ez du ustekaberik izan.

Orio saiatu da pasaitarrak estutzen, baina lehen luzean lau segundoko aldea zena bikoiztu egin du hurrengoan.

Ligan zein txapelketetan, batelariak maila ikusgarria erakusten ari dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)