Itxi

Eusko Label Liga

Cabok irabazi du Hondarribiko Bandera, aurkari guztiak ezustean harrapatuta

eitb.eus

Leer en Castellano

Galiziarrek estropada gogoangarria egin dute bigarren txandan eta garaipena lortu dute Urdaibai Eusko Label Ligako liderrari 12 ehunen aterata.

Caboko trainerua. Argazkia: Efe.

Cabok denboraldiko ezustekoa eman du bigarren txandatik Hondarribiko Bandera irabazita. Galiziarrek euren historia osoan irabazten duten bigarren titulua da gaurkoa. Bigarren postua Urdaibairentzat izan da, 12 ehunenetara. Bizkaitarrak azkarrenak izan dira ohorezko txandan.

Ohorezko txandak ez du mami handirik izan. Bou Bizkaia hasieratik izan da lehen postuan eta aurkariekiko aldea handitzen joan da, pixkanaka baina etenik gabe. Horrela, Oriori 30 segundo aldea atera dio azkenean. Horiek ez dute egunik onena izan eta seigarren amaitu dute estropada.

Estropadaren gakoa bigarren txandan izan da, eta hor Cabok estropada gogoangarria egin du. Aurkariak aise hartu ditu mendean, 41, 47 eta 48ko aldeak ateraz Santurtziri, San Pedrori eta Ondarroari, hurrenez hurren.

Galiziarrek olinpiar jokoetako domina bat irabazi balute bezala ospatu dute Hondarribiko garaipena. Askok ezin izan diete malkoei eutsi. Aurretik lortutako garaipen bakarra duela 14 urte lortu zuten, Hondarribian bertan.

Lehen txandan, Hondarribia

Lehen txandari dagokionez, Donostiarra erraz gailendu da, Kaikuri 15 segundo aterata. Tiran hirugarren izan da eta San Juan laugarren.

 


Albisteak (3)