Kargatzen...
Itxi

Eusko Label Liga

Hondarribiak Urdaibai gainditu, eta Zarauzko Ikurrina irabazi du

eitb.eus

Leer en Castellano

'Ama Guadalupekoa'k bere hirugarren bandera eskuratu du, eta puntu bat hirbildu zaie Bermeokoei sailkapen nagusian. Jardunaldiko denborarik onena Oriok egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak Zarauzko Ikurrina eskuratu du, bigarren jardunaldian Urdaibaik larunbatean lortutako 8 segundoko aldea iraulita. Hala ere, Oriok eman du ustekabea, pronostikoen kontra denborarik onena lortuta.

Garaipenerako aukerak estropada osoan zehar egon dira irekita, eta traineru gehienek maila altua eman dute.

Bermeokoek alde garrantzitsua zuten, 8 segundokoa, Hondarribiarrekiko, eta larunbatean emandako irudi onak, batez ere ziabogetan, aurkariei aukerarik emango ez zizkiela ematen zuen.

Baina bigarren jardunaldia bestelakoa izan da. Hondarribia nagusi izan da ohorezko txandan. Begi bat Oriok bigarrenean egindako denboran zuen, eta bestea, bere aurkari Urdaibain.

'Ama Guadalupekoa' aurretik zein atzetik ibili da, eta Urdaibai gertu izan du beti. Bermeokoek ez diote erraz jarri.

Azken luzean, Urdaibai gertuen zegoenean, Gipuzkoako traineruak olatu ona hartu du helmugatik 200 metrora, eta azkenean 12 segundo sartu dizkio faboritoari.

Oriok ez du aurkaririk izan bere txandan, bigarrenean. Larunbatean denbora txarra lortu zuen, baina igandean jardunaldiko 12 puntuak eskuratu ditu.

Lehenengo txandan, San Juanek, agian taldekideen Ligako garaipena hauspotuta, denboraldiko estropadarik onenetariko bat egin du, eta Tiran atzerago utzi du sailkapen nagusian azkena ez izateko borrokan.

 

ZARAUZKO IKURRINAREN SAILKAPEN NAGUSIA

1. Hondarribia 40:02

2. Urdaibai +3

3. Orio +16

4. Zierbena +25

5. Cabo +50

6. Santurtzi +56

7. Donostiarra +1:01

8. Ondarroa +1:10

9. San Pedro +1:21

10. San Juan +1:29

11. Tiran +1:53

12. Kaiku +2:23

 

EUSKO LABEL LIGAKO SAILKAPEN NAGUSIA

1. Urdaibai 166 (7 banderas)

2. Hondarribia 157 (3)

3. Zierbena 150 (1)

4. Orio 137 (1)

5. Santurtzi 110

6. Cabo 107 (1)

7. Donostiarra 88

8. Ondarroa 76

9. San Pedro 60

10. Kaiku 52

11. San Juan 35

12. Tiran 31

Albisteak (3)

Bideoak (1)