Itxi

Kontxako Ikurrina 2018

San Juanek aurreneko jardunaldiko denborarik onena erdietsi du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Leer en Castellano

Hibaikak bigarren txandako denborarik onena egin du eta datorren igandean, hilak 9, egingo den bigarren jardunaldi erabakigarrian ohorezko txandan izango du tokia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Traineru gipuzkoarrak denborarik azkarrena erdietsi du igande honetan jokatu den Kontxako Ikurrinako aurreneko jardunaldian. Itsasoa bare-bare eta eguraldia bidelagun, arraun ikuskizunera deituta zauden Donostiara hurbildu diren zaleak. Giro ezin hobea, kolore guztietako festa batean.

Emakumeen hamaikagarren ikurrina

Honakoa emakumezkoen traineruen hamaikagarren edizioa da eta hona jardunaldiaren laburpena. Lehen txandan, Riveirak aurrea hartu dio San Juani aurreneko ziabogan, baina gipuzkoarrek haginak estutu eta 10.41-eko denbora egin du, Riveira sei segundora iritsi delarik. Orio, bestalde, zazpi segundora iritsi da eta Donostiarra 25era.

Bigarren txandari dagokionez, Hibaikak maila altua jarri du, baina Gu Arraunek egin du, azkenean, bigarren txandako denborarik onena, eta hortaz, datorren igandean gauzatuko den bigarren jardunaldiko ohorezko txandan arituko da. Traineru donostiarra, zehazki, San Juanengandik 13 segundora helmugaratu da.

 



Albisteak (5)

Bideoak (1)