Kontxako Ikurrina 2018
Zierbenak denbora onena; Urdaibai, zigortuta denbora txarrena gehi 15 segundorekin
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Aurreneko jardunaldi eztabaidatsu batean, Zierbena izan da azkarrena Hondarribiarekiko alde estuan ondoren. Bermeotarrei, bestalde, zigorra ezarri diote palen gurutzatzea dela medio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zierbenak Kontxako Ikurrinako lehen jardunaldiaren denborarik onena erdietsi du. Lehia estua bizi izan dute traineruek, Hondarribiaren denbora gutxigatik hobetu baitu. Jardunaldi eztabaidatsua izan da, gainera, Urdaibai eta Zibernaren palen gurutzatzearekin bermeotarrak denbora txarrenarkein gehi 15 segundokin zigortu baititu epaileak.
CXXIII. Kontxako Ikurrina
Eguraldia bidelagun eta itsasoakin arraunlariei beta emateko prest, goiz ederra aurreikusten zen Donostian, giro onean eta kolore guztietako afizioa hiriburu gipuzkoarra jazten.
Aurreneko txandan, Orio iazko garailea eta Kontxako ikurrina gehien biltzen dituena, ez da eroso aritu eta sufritu egin du, azkenik, datorren igandeko ohorezko txandatik at geldituz. Santurtzik, bere aldetik, sasoi onean dagoela erakutsi du 23 urtez Kontxako Ikurrinan egon gabe egon ondoren. Hondarribiak nagusitasunez egin du arraun eta Cabok soilik jarraitu ahal dio, biek ala biek taldea osatzen zuten Orio eta San Pedrorekiko aldea handituz. 19.27ko denbora egin du Hondarribiak, eta 16 segundutura helmugaratu da Cabo, 20 segundotara Orio eta 33ra San Pedro.
Bigarren txandari dagokionez, Urdaibaik aurreikuspen guztiak bere gain hartzen zituen, Eusko Label Ligako liderra izanik. Bermeotarrak aurrera hartu diete aurkariei hasieratik, baina Zierbenak ez dizkie gauzak batere erraz jarri, eta itzulikoan arraunak estutu eta gerturatu egin zaizkie Bou Bizkaiakoei. Bitartean, Santurtzi urruntzen zihoan eta Donostiarra atzean gelditu da. Bat-batean, Urdaibai eta Zierbenak palak gurutzatu dituzte eta traineru biek euren argudioak aurkeztu ostean, erabakia epaileen esku geratu da.
Irudiak ikusi ostean, epaileek Urdaibai denbora txarrenarekin gehi 15 segundokin zigortzea erabaki dute, beromeotarrak aurtengo Kontxako Ikurrinan aukerarik gabe utziz.