2018ko edizioa
Bosgarrenez gailendu da San Juan Kontxako Ikurrinan
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Historia egin dute batelerek denboraldiko bosgarren garaipenarekin batera, Kontxako Ikurrina ere bosgarrenez irabazita. Arrosa kolorez jantzi dute XXI. edizioko Donostiako arraunaren festa handia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
San Juan bosgarrenez gailendu da Kontxako Ikurrinan. Aurreikuspen guztiak hautsi eta aurkarien aurrean nagusitasun osoz aritu da Donostiako uretan barrena azken urteetan egindako balentria errepikatuz.
Riveira galiziarrak izan ditu aurkari nagusi, baina ezin izan diote San Juani eutsi eta pasaiara joan da ikurrina. Sei segundoko aldearekin egin dio aurre San Juanek 2018ko Kontxako ikurrinaren bigarren jardunaldiari. Estropadak zehar, ordea, aldea handitzea lortu dute, begiko zuen Orio ere bera baitzen pasaitarren beste aurkari nagusietako bat, eta honek ere erakustaldi ederra eman du pasaiengandik hiru segundotara bukatuz.
San Juanek nagusitasun esanguratsua erakutsi du denboraldi guztian zehar, Euskotren Liga eta ikurrinarik gutiziatuena bere egin baititu bosgarrenez. Gainera, sari ederra jasoko dute dirutan ere, lehen aldiz historian gizonezkoen sari bera jasko baitute Kontxan.
Etorkizun zaporeko aurreneko txanda
Donostiako uretan arraunean aritu diren aurreneko traineruek maila ona eman dute eta arraunak etorkizuna eduki baduela erakutsi dute. Belaunaldi berriak jokoa eta egurra emateko prest agertu baitira. Horien artean dugu Tolosaldea, debutariak Kontxak eta denboraldi polita eginda. Talde gaztea oso, batez ere, bere patroia. Bestalde, Hibaika izan da lehen txanda honetan denborarik onena egin duena. Jarraian, Donostiarra iritsi da, honen segidan Kaiku eta azkenik, Tolosaldea.
#Kontxa18 TXAPELDUNAK!!!
— San Juan Koxtape A.E (@sanjuan_koxtape) 9 de septiembre de 2018
AUPA #BATELERAK!!
¿¿¿¿¿ pic.twitter.com/l1bPW3Sj0Q
Hona hemen Kontxako bigarren jardunaldiko sailkapena:
Hona hemen 2018ko Kontxako Ikurrinako sailkapen nagusia: