Play-offak
5 ontzi eta Eusko Label Ligarako 2 leku besterik ez jokoan
eitb.eus
San Juan Sumelecek, Samertolameu Overseak, Astillerok, Aresek eta Lekittara Elecnorrek neurtuko dituzte indarrak asteburuan.
Eusko Label ligako play-offak urteko une garrantzitsua da parte-hartzaileentzat, bost ontzik datorren urtean gorengo mailan arraun egiteko jokoan dauden 2 lekurengatik borrokatuko dira.
Aurten San Juan Sumelec, Samertolameu Oversea, Astillero, Ares eta Lekittara Elecnor izango dira aurrez aurre egongo direnak.
Larunbatean Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera jokatuko da play-offetako lehen jardunaldian eta igandean El Corte Ingleseko XLIV. Bandera jokatuko da Portugaleten denboraldiko azken estropadan.