Bermeoko ikurrina
Azken hasperenean irabazi dio Oriok Eusko Label Ligako garaile birtualari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urdaibaik zapore gazi-gozoakin bukatu du Bermeon. Alde batetik, bigarren geratu da etxeko banderan eta arraun txikia puxkatuta, eta bestetik, Eusko Label Ligako garaile izendatu da.
Urdaibaik automatikoki ziurtatu du Eusko Label Ligako garaipen birtuala, bermeotarrek laugarren egitearekin ere nahikoa zuten arren, bigarren egin dute etxeko Ikurrinan, Oriorekin bizitako azken lehia estuaren ondoren. Zazpigarren liga du Joseba Fernandezek gidatzen duen taldeak.
Igande honetan Portugaleten jokatu den "El Corte Ingles" Ikurrina soilik falta da Ligari amaiera emateko eta Bou Bizkaia traineruak 16 puntu atera dizkio jada Hondarribiari, hortaz, matematikoki bigarrenak ez luke Urdaibai gainditzeko aukerarik izango.
"San Nikolas" traineru oriotarrak irabazi du larunbat honetan jokatu den Bermeoko Ikurrina, eta honekin batera, hiru dira denboraldi honetan erdietsitako garaipenak. Gainontzeko biak, Orion bertan eta Zarauzko bigarren jardunaldian irabazi zituelarik. Segundotik gora atra dio Urdaibairi Oriok, eta 15 segundo Hondarribiari.
Cabok irabazi du bestalde, estropadako aurreneko txanda eta jardunaldiko laugarren denborarik onena egin du. Donostiarra bestalde, bosgarren izan da eta Santurtzi eta Zierbenak bakoitzak bere txandan, baina biek ala biek denbora bera egin dute. Bukatzeko, Ondarroak itxi du estropadaren sailkapena.
Bermeoko XXXVI Ikurrinako sailkapena:
1. Orio 20.41:16
2. Urdaibai 20.42:68
3. Hondarribia 20.56:96
4. Cabo 20.57:26
5. Donostiarra 21.03:32
6. Santurtzi 21.04:04
7. Zierbena 21.04:04
8. Ondarroa 21.12:22
Eusko Label Ligako sailkapena:
1. Urdaibai 201
2. Hondarribia 185
3. Zierbena 176
4. Orio 168
5. Santurtzi 133
6. Cabo 129
7. Donostiarra 107
8. Ondarroa 93.