Itxi

El Corte Ingles Bandera

Hondarribia, azken ikurrinaren garaile; Urdaibai, Eusko Label Ligako txapeldun

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Leer en Castellano

Ama Guadalupekoa izan da azkarrena Portugaleteko uretan eta berak eraman du azken ikurrina. Bestalde, Urdaibai 2018ko Eusko Label Ligako garaile ofiziala izendatu dute, zazpigarrenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak irabazi du Portugaleten jokatzen den XLIV “El Corte Ingles” Ikurrina, hain zuzen ere, denboraldiko azken estropada. Bestalde, bermeotarrak Ligako garaile izendatu dira zazpigarrenez, larunbatean Bermeon erabakita utzi zuten arren.

Ama Guadalupekoak estropadaren garaipena eskuratu du Oriorekiko 7 segundo ateraz, eta 14 Zierbenarekiko, bigarren eta hirugarren postua eskuratu dituzten traineruak. Urdaibaik, ordea, bosgarren denbora egin du Caboren atzetik. Hala ere, ez zuen emaitzarik behar txapeldunaren koroa eskuratu ahal izateko, balentriak aurretik eginda baitzituen.

Talde gipuzkoarrak denboraldiko hirugarren bandera eskuratu du, Zierbenan eta Getxon lortu zituenekin batera. Zer esanik ez Donostian irabazitako aurtengo Kontxako Bandera, denboraldiko estropadarik preziatuena.

Jardunaldian, Bandera jokatu aurretik, Eusko Label Ligako play-offaren berri ere eman dugu, eta bertan, Lekittarra eta Astillero izan dira mailaz igotze txartela erdietsi dutenak. Txanponaren beste aurpegia, ordea, San Juan eta Tiranek ezagutu dute; tamalez, mailaz jaitsiko baitira.

 

Denboraldiko azken saria, @elcorteingles Bandera Ama Guadalupekoarentzat da! Zorionak @HondarribiaAE! #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/0g48MbCx7P

— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de septiembre de 2018

Matematikoki atzo lortu arren, gaur lortu dute garaikurra etxera eramatea. Zazpigarren garaikurra du @Urdaibai_Arraun-ek #EuskoLabelLiga. pic.twitter.com/eanQfgFFJA

— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 16 de septiembre de 2018

Albisteak (6)

Bideoak (1)