Itxi

2019 denboraldia

Zarauzko Banderan sari parekideak egongo dira

Asier Cobos | EITB.EUS

Traineru Kluben Elkarteak erabakia berretsiz gero, Zarauzko estropadak Donostiako Kontxako Banderarekin bat egingo du sari parekideak eskainiz.

San Juan Kontxa ospatzen

Zarauzko Udalak gehiengoaren babesarekin onetsi du Irabazi Zarautzek estropadetan gizonezkoen eta emakumezkoen sariak parekatzeko aurkeztutako proposamena. TKE Traineru Kluben Elkarteak erabakia berretsiz gero, Zarauzko Banderak sari parekideak izango ditu, Donostiako Kontxako Banderaren ereduari jarraituz.

Aurten gizonek eta emakumeek sari bera jaso dute Donostiako estropadetan, baina Zarautz TKEko kidea da, eta elkarte horri dagokio sarien kopurua zehaztea.

Beraz, Traineru Kluben Elkarteak Zarauzko Udalaren erabakia baieztatuz gero, Zarauzkoa sari parekideak dituen bigarren bandera izango da.

 

Albisteak (1)

Audioak (1)