Egutegia
Eusko Label Ligak estropada gehiago izango ditu aurten, 20, eta Euskotren Ligak, 14
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezkoen lehiaketa ekainaren 22an hasiko da, Bilbon, eta irailaren 15ean bukatu, Portugaleten. Emakumezkoena, berriz, ekainaren 29an hasiko da Santanderren, eta Zarautzen amaitu, abuztuaren 18an.
Aurtengo Eusko Label Ligak inoiz baino estropada gehiago izango ditu; 20 guztira. Ekainaren 22an hasiko da, Bilbon, eta amaitu, berriz, Portugaleten amaituko da irailaren 15ean.
Kantabrian bi estropada jokatuko dira, eta Galizian, lau. Beste 14ak Bizkaian eta Gipuzkoan izango dira.
Euskotren Ligari dagokionez, 14 estropada jokatuko dira. Liga Kantabrian hasiko da, Santanderren, ekainaren 29an, Zarautzen amaitzeko, abuztiaren 18an.
Egutegiarekin batera, larunbat honetako batzarrean denboraldiko aurrekontua ere onartu dute, milioi bat eurokoa. Halaber, Lourdes Garcia izango da aurrerantzean batzorde teknikoaren arduraduna.
2019ko Eusko Label eta Euskotren Ligako egutegiak
Data Non Liga
Ekainak 22 Bilbao ELL
Ekainak 23 Zierbena (Bizkaia) ELL
Ekainak 29 Santander ELL / ETL
Ekainak 30 Lekeitio (Bizkaia) ELL / ETL
Uztailak 6 A Coruña ELL / ETL
Uztailak 7 A Coruña ELL / ETL
Uztailak 13 Donostia ELL / ETL
Uztailak 14 Castro Urdiales (Kantabria) ELL / ETL
Uztailak 20 Orio (Gipuzkoa) ELL / ETL
Uztailak 21 Sestao (Bizkaia) ELL / ETL
Uztailak 27 Santurtzi (Bizkaia) ELL / ETL
Uztailak 28 Getxo (Bizkaia) ELL / ETL
Abuztuak 10 Ondarroa (Bizkaia) ELL / ETL
Abuztuak 11 Hondarribia (Gipuzkoa) ELL / ETL
Abuztuak 17 Zarautz (Gipuzkoa) ELL / ETL
Abuztuak 18 Zarautz (Gipuzkoa) ELL / ETL
Abuztuak 24 Bueu (Galizia) ELL
Abuztuak 25 Cabo (Galizia) ELL
Irailak 14 Bermeo (Bizkaia) ELL (playoff)
Irailak 15 Portugalete (Bizkaia) ELL (playoff)
- ELL (Eusko Label Liga). ETL (Euskotren Liga).